XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zirraratsua izan zen nire lehen soineko berria, koadro zuri eta beltzez betea, niretzat bereziki egina.
Kaiolatik ateratako abere bat bezala sentitzen nintzen.
Eskolara joan beharrean, libre korrika ibili eta jolastea besterik ez nuen nahi.
Aitari berriro itzuli zioten bere ehun-denda, eta berriro arrakasta izan zuen.
Poliki-poliki bizitza normaltzen zihoan, baina bizitza bakartia izaten jarraitzen zuen.
Eskaini ziguten lehen aukeran Estatu Batuetara joan ginen 1946ko maiatzean.
Bremengo porturaino merkantzi-bagoi batzuetan joan ginen.
Bagoiak hostoz apainduta zeuden eta bi albotan ingelesez jartzen zuen:
New York-eko portura gauez iritsi ginen.
Errespetu osoz, Manhattan-go argi distiratsuak miresten nituen; niri leku liluragarri bateko argiak iruditzen zitzaizkidan.
Lady Liberty, Askatasunaren Estatua, zen bereziki distira egiten zuena bere zuziarekin; hark egin zigun ongietorria (...)